URKAMENDI
Gazte Asanblada
Aurrera peña, a trankas y a barrankas, autogestioa aurrera!!!

ARAIAko GAZTETXEA
ARAIA, Asparrena; badira 10 urte baino gehiago Araiako gazteek eskola zaharrak okupatu zituztenetik, eta hori ez da ospatu gabe pasa, baina orain lanari ekin diogu berriro inoiz baino gogo gehiagokin.
10. urteurrena !!
(klik) Diario de noticias-en argitaratutako albistea..... gauza batzuk txarto egon arren hontzat emango dugu

Eztabaida txokoa

Hemen gazteok dauzkagun arazoen iritziak elkartuko nahi genituzke. Gure arteko antolakuntza ezinbestekoa denez, jakin nahi dugu gure herriak pairatzen dituen gai garrantzitsuen pentsamoldeak. Ez dira gutxi...herri txikien egoera, etxebizitzak, ama lurra, lan postuak, prekarietatea, ilegalizazioak, hauteskundeak, euskara, kirolak, kontzertuak...
Jaia bai borroka ere bai ! ! !
Iritzian klikatu ! ! !

euskara txokoa:




_____zer iruditzen zaizu euskararen egoera Asparrenan?(klik)

_____zer egin dezakegu gazteok?
Mesedez akats gramatikoak eta ortografikoak ikusiz hementxe bertan ohartarazi! milesker!______ ez dira gutxi izango, baina nahi gabe egindakoak!!
AGENDA:
Aupa peña!
Irailaren 11 eta 12-an Araiako Gaztetxearen XII urtehurrena izango da eta ospatzeko hurrengo ekitaldia antolatu dugu:


IRAILAREN 11
18:00 TXUPINAZOA

18:05 KAFE TERTULIA "12 URTE GAZTERIA AUTOGESTIONATZEN!
19:20 TXARANGAPOTEOA HANKAPALOEKIN
22:00 BOKATADA HERRIKOIA
24:00 KONTZERTUAK-
STUPENDA JONES ( http://www.myspace.com/stupendajones )
ARAI ( http://www.myspace.com/araigrupo )
4:30 TXOKOLATADA


IRAILAREN 12
12:00 TXIRRINDULA MARTXA AMETZAGARA TA BERTAN PINTXOPOTEOA

(EUSKAL HERRITIK ETORRITAKO HAINBAT TXALAPARTA TALDEAK EGONGO DIRA)
15:00 BERTSOBAZKARI HERRIKOIA

18:20 TRIKIPOTEOA
23:00 KONTZERTUAK
UNE (
http://www.myspace.com/unekin )
KHOUS ( http://www.myspace.com/khoustaldea )
AKATU ( http://www.myspace.com/akatu )
JABO MILLENARIO ( http://www.myspace.com/jabomillenario )

_____________________
Denok batera gaztetxea aurrera!!


HERRI BAT GAZTETXE BAT ! ! !

M21 GREBA OROKORRA GAZTEOK EZ GAUDE SALGAI!!!!

Krisia? Gu ez gaude krisian, guk itzelezko urte pila daramatzagu sistema kapitalista eta patriarkarraren ondorioak pairatzen. Urte ikaragarri daramatzagu kakaren pareko lanpostuak izaten, etxebizitzarik gabe, muturreko prekarietatean bizitzen… gutxi batzuk gure kontura aberasten ari diren bitartean. Eta orain, enpresariek nahi adina irabazten ez dutenean, orain gaude krisian?Sistema kapitalista patriarkarra da enegarren aldiz krisian dagoena. Egiturazkoa da arazoa eta partxeek ez dute konponduko. Kapitalismoaren joko arauen baitan gazteok beti gara galtzaile.Gazteok goitik beherako aldaketa soziala behar dugu. Sistema sustraitik itzuli behar dugu. Baina beti doaz eskutik botere politikoa eta ekonomikoa. Aldaketak goitik beherakoa izan behar du. Gure eredu ekonomiko propioa erabakitzeko eskubidea dugu. Gure beharren zerbitzura egongo den sistema ekonomikoa aukeratzeko erabaki askea. Independentziak soilik irekiko dizkigu behar dugun aldaketa politiko eta sozialerako ateak.Gazteok eta migratzaileak gara krisi hau modurik latzenean bizitzen ari garenak. Gu gara denen aurretik kanporatzen dituztenak. Lehen lanpostu duin bat lortzea zaila bazen, orain ezinezkoa da.Emakumeok krisia are modu larriagoan pairatuko dugu. Sistemak ikusezin bilakatu nahi gaitu. Ez datuetan, ez hedabideetan… inon ez gara agertzen. Lehendik ere kakaztuta baginen, orain are gehiago. Eta ez dezagun emakume gazte batez hitz egin, edo emakume migratzaile batez, edo are okerragoa, emakume gazte eta migratzaile batez.Baina ZEREN ZAIN GAUDE? Soluzioa ez dute telebistan agertzen diren gorbatadun horiek ekarriko. Sistema ez da berez eroriko, botatzen ez badugu. Gure eskutan dago; edo aurrez aurre kolpatu edo begira geratu, betikoek, betiko sistema jasanezin eta kadukatua berriz saltzeko zain. Antolakuntza eta borroka dira gure armarik onenak. M21ean sistemari kolpe indartsu bat emateko aukera dugu. Erakutsiko dugu Euskal Herritik egoera aldatu ahal dugula. Aldaketa behar dugulako, eta orain behar dugulako. M21 gazteok ere grebara! Borrokara

M21 GREBA OROKORRA

zure uste nortzuk irabaziko dute, gehien bat, AHTren inposaketarekin?

AHTren inguruko Berria irakurtzeko, klik.

Igandean Donostiako manifestaldian parte hartzeko deia luzatu du AAMk

"Konstituzioaren kartzela mantentzeko ezinbestekoa dute Independentistak paretik kentzea"

Gazte independentistek gogor salatu dituzte Oarsoaldeko 7 eta Barakaldoko 2 gazteren espetxeratzeak; Espainiako Konstituzioaren eta Frantziako Errepublikaren muga ez onartu eta Euskal Estatu Sozialista baten alde lan egiteagatik espetxeratu dituztela salatu dute. Horregatik, manifestazioa deitu dute larunbaterako (18:30ean Oreretako Alamedan) Herri berri bat piztutzera goaz, ETORKIZUNA INDEPENDENTZIA! lelopean.

Gazteok bizi dugun jazarpen errepresiboa salatu zuten atzo Barakaldon

Maiatzaren 10eko eguerdian, gazteok Independentziaren alde antolatu eta borrokatzeagatik bizi dugun jazarpen errepresiboa salatu zuten prentsa agerraldi baten bidez. Prentsaurrekoa Gazte ta aske irabazi arte lelopean egin da. Bertan Gasteizko polizia operazioan atxilotu, espetxeratu eta duela 2 aste aske geratu direnetako gazte batek hitz egin du eta jarraian aste honetan ertzainen eskutik Barakaldon atxilotuak izan diren 5 gazteetako batek hartu du hitza. >klik

Azken egunotako gertakizunen inguruan....

Urkamendi Gazte Asanbladak gogor salatzen du azken egunotan polizia españolak, PNVren morroi diren txakurren babesarekin, gure herriaren auka buruturiko eraso zakar eta faxista. Hau ordea, euskal gazteriak bizi duen egoera jasangaitzaren adibide berri bat da. Errepresioa eguneroko jana bihurtu delako "aspalditik" Euskal Herrian.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu atxilotu guztiekiko elkartasun osoa adieraztea gainera, guztiek torturak aitortu dituztela jakinda. Inkomunikabide gehienetatik jaurtitzen diren gezur guztien gainetik, guk geure animo guztiak bidali nahi dizkiegu Oarsoaldeko gazteei eta bereziki, besarkada 1 espetxe harrotzetan jarraitzen duten guztiei!

UTZI PAKEAN EUSKAL GAZTERIA! >>klik

MANIPULATZAILE NAZKAGARRIAK!

X. urteurrena


Gazteok demokraziaren alde!!!!
Espainiar inperialistarik ez !!!



______________________________

Lautada Bizirik:

La polémica desatada a causa de la instalación, a escasa distancia del núcleo urbano de Amézaga, de la empresa Ecofuel, ha sido el detonante de la moción de censura contra el alcalde de Asparrena (Araba), José Luis Antía (EA), que ahora anuncia el grupo municipal de Aralar, asumiendo así las tesis de la Plataforma “Lautada Bizirik”.“Es EA a través de su alcalde, Juan Luis Antía, quien, desde 2003, lleva apoyando, favoreciendo y fomentando la instalación de la empresa Ecofuel, dedicada al tratamiento de residuos altamente peligrosos, a 60 metros de Amézaga. La instalación de la empresa puede acarrear graves perjucios para la salud de los vecinos, el medio ambiente y las empresas ya instaladas en el municipio" "El alcalde, dice Aralar, ha tenido dos años para convocar y celebrar un referéndum en los términos exigidos por la Ley de Protección del Medio Ambiente que, curiosamente, promueve la propia Eusko Alkartasuna a través de sus Consejeros en el Gobierno Vasco".En fechas recientes, el debate llegó a derivar en las amenazas que Jose Luis Antía dirigió a Ramón Fernández de Alaiza cuya presencia en el pleno municipal incomodó al "machote de nuestro Alcalde" que, “en un claro ejemplo de democracia y de buen hacer municipal, se negó a dar la palabra a los asistentes” y anunció a Fernández de Alaiza que “como vuelvas a un pleno te mato”. “Queremos recordar a los grupos municipales que no apoyen esta moción que están validando de actuaciones que nos recuerdan a tiempos pretéritos de la triple A, grupos parapoliciales y de extrema derecha. Este ambiente de crispación solo se puede reconducir cesando al incontrolado alcalde”. Josebarekin Halabedin eginiko elklarrizketa bat entzuteko: http://www.halabedi.org/2006/03/page/2/
Kuriositateak...katua hil zuen. Intuxin jarrita dagoen hidroelektrika Sozietate Anonima bat da!! (klik) nolatan?ze azalpen dago? hona hemen turbinaren ezaugarriak (klik)
Ba gu ez gaude harrituta!


SOLO EL PUEBLO
SALVA AL PUEBLO !!!

________________
“(…) El PNV está harto de un proceso en el que pasa por ser un tercero en discordia frente al protagonismo de Gobierno-PSOE y Batasuna, y en el que aquello que rentabiliza electoralmente termina por diluirse social, política y mediaticamente. Cuanto mas se extiende en el tiempo la ilegalización, mayor protagonismo adquiere la izquierda abertzale civil, y es a ella y no a ETA a quien teme el PNV. Cuando Imaz niega la condición política de ETA, en realidad, trata de negar la relevancia política de la disidencia independentista.(…)” informazio gehiago(klik)



como para etxar la papa agusto!!
egin klik onomatopeia gainean uagghh!
....baina dana irakurri bestela ez duzu guztia botako

Eskola zaharrak bizirik!
Eskola zaharrak gazteontzat...
Eskola zaharrak gure gaztetxea!!